Brila bategatik, txapeldun!

Kronika - Erredakzioa 2012ko ots. 25a, 01:00

Elur Txori elkarteko Miguel Burugain eta Jose Ugalde txapeldun dira Gipuzkoako Binakako Txapelketan, 354 brila botata. Bigarren postuan geratu ziren Jokin Izagirre eta Marcelino Agirre, brila bat gutxiagorekin. Tiraldi osoan juxtu-juxtu ibiliak dira bi hernaniarrak eta Ugalde, nerbioek jota.

Juxtu-juxtu, brila baten al­dea­gatik irabazi dute Gipuz­koako Binakako Txapelketa Miguel Burugain eta Jose Ugalde Elur Txori elkarteko bolariek. «Eta hala izan behar du», dio Burugainek. Ugalde, berriz, nerbioek jota ibilia omen da, Burugainek eta gainerakoek tira ostean, bere esku baitzegoen irabaztea. «43 brila jo behar nituen irabazteko eta tripan halako min bat jarri zitzaidan...», dio. Eta ez gehiago, ez gu­txiago; 43 brila bota zituen. Añorgan jokatu zen txapelketako azken tiraldia joan den igandean eta saio ona egin zuten bi txapeldunek. Bien artean 90 brila bota zituzten. Txapelketa osoan, berriz, 354 brila. Atzetik, bigarren postuan geratu ziren Jokin Izagirre eta Marcelino Agirre, 353 brilarekin. Azken tiraldian 89 brila bota zituzten horiek.

Azkenaurreko tiraldia, klabea
Binakako Txapelketan denera 28 bikotek hartu dute parte eta Elur Txoriko bikotea hasieratik nahiko ondo ibili bazen ere, Seguran jokatutako azkenaurreko tiraldia izan zen klabea. Sekulako tiraldia egin eta laugarren postutik aurrenekora pasa ziren. Orduko hartan 95 brila bota zituzten bien artean: 47 Burugainek eta 48 Ugaldek. 2006an ere, txapeldun, brila bategatik Burugain eta Ugaldek gazte gaztetatik jokatu izan dute bolan, 50 urtetik gora badira hasi zirela eta elkarrekin 30 bat urte daramazkite bola bi­kote bezala, «matrimonio bat bezala», diote. Elkarrekin eder­ki moldatzen dira, 2006an ere txapeldun izanak dira biak, binakako txapelketan. «Or­duan ere brila bategatik irabazi genuen eta bigarren geratu ziren Miner aita-semeak», azaldu du Burugainek. Bi jokalariak bakarrik ez, Elur Txori taldea ere emaitza txukunak lortutakoa da. Tal­de­kako 10 bat txapela irabaziak dituela azpimarratu dute.

Lehendakari Saria, martxotik aurrera
Martxoaren 4tik aurrera, Lehen­dakari Saria hasiko dira jokatzen, banaka. Zerai­nen izango da lehenengo ti­ral­dia eta bigarrena, Ereño­tzun. Apirila hasierara arte iraungo du txapelketak. Txa­peldunek argi dute, oraingoan ere, txapelketa guztietara bezala, irabaztera joango direla.

Gipuzkoako Binakako Txapelketa - Hernaniarren sailkapena:

1.- Jose Ugalde eta Miguel Burugain (Elur Txori).................354 brila
11.- Miguel Arrozpide eta Antonio Goenaga (CD Hernani)..............330 brila
14.- Antonio Miner eta Ibon Miner (Ur Mia)............322 brila
20.- Nikolas Osaba eta Aurelio Santos (Elur Txori)......288 brila

Erregularitatea (orain arteko tiraldiak):

1.- Miguel Burugain (Elur Txori).................276 brila
15.- Antonio Goenaga (Elur Txori).................256 brila
19.- Ibon Miner (Ur Mia)......................254 brila
20.- Miguel Arrozpide (CD Hernani)..............252 brila
22.- Jose Ugalde (Elur Txori).................251 brila
29.- Nikolas Osaba (Elur Txori).................239 brila
32.- Antonio Miner (Ur Mia)......................236 brila
39.- Aurelio Santos (Elur Txori).................216 brila

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!