Diputazioa prest dago bitartekari lanak egiteko Garayarko langile eta enpresaren artean

Kronika - Erredakzioa 2012ko ots. 25a, 01:00

Diputazioak adierazi du, berez, lan gatazka horrek berarekin zer ikusirik ez duela. Hala ere, grebak herritarrak kaltetzen dituenez, bitartekari lanak egiteko prest dago.

Garayar autobus enpre­sa­ko langileek ez dute larunbat gauetako zerbitzurik egingo, gaur hasi eta apirilaren 28ra arte. Greba hori dela eta, eta on­doren sortu den egoeraren au­rrean, Gipuzkoako Dipu­ta­zioak adierazi du, prest da­­goe­la lan gatazka honetan bitar­te­kari lanak egiteko, Ga­rayarko lan­gileen eta enpre­saren ar­tean. Horrez gain, Di­pu­ta­zioak garbi utzi nahi izan du, berez, lan gatazka horrek berarekin zer ikusirik ez duela (zenbait komunikabidek hala azaldu badute ere). «Garayar en­presak Diputazioaren lizen­tzia bat du zerbitzu hori egi­teko, baina ez besterik». Dipu­tazioak dioenez, Ga­ra­yar en­presak aste honetan jakinarazi dio Diputazioari lan­gileek gre­ba egingo du­te­la, eta horrekin batera, enpresak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio gu­txieneko zerbi­tzuak emateko. Greba honek herritarrei kalte egingo diela jakinarazi du Diputazioak, zerbitzu pu­bliko bat gutxiago eskaintzen delako. Horre­gatik, harre­ma­netan jarri da enpresa­rekin eta langileekin, garraio publikoa ziurtatu asmoz. Bi al­deek ego­ki ikusten badute, Diputa­zioak bitartekari lanak egingo lituzke, beraz.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!