250 haritz eta 250 urki... etorkizuneko basoa

Kronika - Erredakzioa 2012ko ots. 25a, 01:00

Zuhaitz Eguna gaur izango da Hernanin. 10:30ak aldera ariko dira zuhaitzak landatzen, Epelerrekako terrenoetan, Iturriandieta sailean.

Etorkizunean, baso berri bat izango du Hernanik, Itu­rriandieta sailean, Epelerre­kan. Hernaniko gazte eta helduek 500 haritz eta urki sartuko dituzte gaur bertan, Zuhaitz Eguna baita gaur, urteroko zita garrantzitsua. Helduak oinez joango dira, Gudarien plazatik goi­zeko 08:00etan abiatuta. Gaz­teak berriz, au­to­busean ingu­ratuko dituzte Larre-Gainera, 09:00etan El­ka­no kaletik abiatuta. Ereño­tzu­ko koadri­la ere hantxe izango da urtero bezala. De­nak batera, atxu­rrak hartu, eta 10:30ak aldera hasiko dira landare-gazteak sartzen. On­doren, hamaike­ta­ko ederra dute zai Ereño­tzun, eta 13:00­ak inguruan, buel­tako au­tobusa.

39 urte bete dira aurten, Zuhaitz Eguna egiten dela
Dagoe­neko 39 aldiz egin da Zuhaitz Eguna. Bere garaian, Joxe Legarreta ereñotzuarra eta Hernaniko beste hainbat kide hasi ziren egun hau antolatzen, eta geroztik, ma­kina bat zuhaitz landatu di­tuzte hernaniarrek. Joxe Le­ga­rreta ereñotzuarra orain dela 26 urte hil zen, eta ordutik, haren omenez egiten dute, Zuhaitz Eguna, urtero.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!