«Nahi dugunarekin, nahi dugunean»

Kronika - Erredakzioa 2012ko ots. 25a, 01:00

Hernaniko Txoko Feministak eta Kafeta Feministak dei egin dute, txotx denboraldian gertatzen diren jarrera matxisten aurrean erantzun, eta ‘txartel gorria’ erakusteko.

Txoko Feministak eta Kafeta Feministak prentsa oharrean jendea animatu nahi dute, txotx denboraldian gertatzen diren jarrera matxista eta erasoen aurrean erantzutera. «Txotx denboraldian gozatzea da denon helburua: sagardoa, janaria, giroa, musika, dantza, harremanak, ligoteoa... Baina tamalez, halakoetan, eta alkohola aitzakia hartuta, gehiegikeriak sufritu behar izaten ditugu: isekak, ikutzeak, erasoak... Horren aurrean, erantzuteko eskatzen diogu jendeari; salatzeko ikusten dutena, eta jende horri txartel gorria ateratzeko». «Jarrera matxista, sexista, lesfobo, homofobo, putafobo, eta trasfoboak alde batera utzi, eta horien aurrean eran­tzuteko dei egiten dugu. Er­a­sotuari babesa eskaini edo ema­tea, eta halakorik jasanez gero salatzea». Jarrera hori dutenei txartel gorria atera, eta mezu bat iritsi arazi nahi die bi taldeek: «Nahi du­gunarekin, nahi du­gunean, egingo dugula, nahi duguna. Festan ere denok on­do pa­satzeko eskubidea du­gu­lako! Errespetuz harre­man­du eta parte hartu nahi du­gu­lako! Jai giroa ere es­pa­zio po­litikoa de­lako, sortu dezagun festagune feminis­ta!».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!