Bigarren eskuko produktuak erosteko aukera bikoitza izango da gaur Atsegindegin, bi azoka jarriko baitituzte bertan. Bat da, Hernaniko Udalak antolatzen duena, hilaren bukaera guztietan. Hori goizeko 10:30etatik 13:30etara izango da, era guztietako produktuak salgai direla. Hernaniarrek jarritako postuak dira gehienak.
Merka2sanmarkos azoka
Horrez gain, San Marko mankomunitateak ere azoka jarriko du Atsegindegin. Azoka ibiltaria da, eta urtean behin jartzen dute. Aurten bosgarren aldia da San Markok azoka hori egiten duela. Helburua da, hondakinak gutxitzea, eta jendea bultzatzea, bigarren eskuko produktuak erabiltzera.