‘Sendabelarrak eta Osasuna’ tailerra, igandean, Sasoiko zentroan

Kronika - Erredakzioa 2012ko ots. 24a, 01:00

Sasoiko zentroan ikastaroa izango da igandean, Sendabelarrak eta Osasuna izenekoa. Ze belar bildu, nola tratatu, nola lehortu, eta mantendu... zertarako balio duten, ukenduak nola egin... eta abar luze bati buruz ariko dira. Goizeko 10:00etatik 13:00era ariko dira, eta izena eman liteke telefonoz: 943 33 11 83 eta 656 721 492.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!