Kontzentrazioa Plazan, presoen alde

Kronika - Erredakzioa 2012ko ots. 24a, 01:00

Hilabeteko azken ostirala da gaur eta Herrira mugimenduak deituta, kontzentrazioa izango da Gudarien plazan, 20:00etan. Herrira mugimenduak aurkezpena egingo du gaur, eta jakinarazi du herri guztiari irekia dagoela, preso eta iheslariak etxera­tzeko helburuarekin. Presoen auzia konpontzeak duen garrantzia azpimarratu du eta hori horrela, dei egiten die herritar guztiei kon­tzentraziora azaltzeko. Preso eta iheslariei lotuta, informazioa jaso eta deialdi eta ekimenen berri izan nahi dutenen datuak biltzen ere ariko dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!