Kontzertua igandean, Joxe Mari Oiartzabal zuzendari dutela

Kronika - Erredakzioa 2012ko ots. 24a, 01:00

Hernaniko Musika Bandak kontzertu berezia du igandean, 13:00ean, Milagrosan. Zazpi kanta joko ditu, eta zuzendari lanetan andoaindar bat ariko da, Joxe Mari Oiartzabal. Musika Bandak gonbidatu egin du Oiartzabal, bere musika ibilbidea omendu asmoz, eta berak konposatutako kanta bat ere joko dute, lehendabizikoa: Artetxepea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!