Datorren astetik aurrera diru laguntzak eskatu ditzakete Gipuzkoako Foru Aldundian, uholdeetan kalteak jasan dituzten nekazari eta Udalek. Hilabete izango dute kaltetuek diru laguntzak eskatzeko, Diputatuen Kontseiluak Dekretua onartu, eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean atera eta biharamunetik. Hori, datorren astean izango dela jakinarazi du Garbiñe Errekondok, Foru Administrazio eta Funtzio Publikoko Diputatuak.
Bi diru partida
200.000 euroko diru partida dauka Diputazioak nekazari profesionalentzat (baratze eta tresnetan izandako kalteetarako). Udalentzat berriz, 1,5 miloi euro izango dira, kalte publikoetarako.