Pelotazale guztiei dei egin diete, Tilos 7 Pasa Txapelketan parte hartzeko. Iaz jokatu zen lehen aldiz pala txapelketa herrikoi hori, eta sekulako arrakasta izan zuen. Aurten udaberrian jokatuko dute, argi ordu gehiago dagoelako, eta partiduak astelehenetik asteazkenera jokatuko dira. Txapelketa martxoaren 12an hasiko da, eta ekaina erdialdera bukatu, San Joanak baino lehenxeago.
Deialdi berezia, neskei
Aurten ere bi txapelketa izango dira, neskena eta mutilena. Mutiletan 30 bikote izan ziren iaz, eta nesketan 5 bikote. Horregatik, neskei dei berezia egin diete, animatu daitezen.
Izen ematea zabalik dago martxoaren 2ra arte, 20 euroan eta helbide honetan: tilos7pasa@gmail.es.