Hernaniko korrikalariek entrenatu dute entrenatu beharrekoa, eta zapatilak prest dituzte, larunbaterako. Sagar Lasterra izango da larunbatean, 8,9 km-ko kros herrikoia. Goizeko 11:00etan abiatuko dira Ibarluze poligonotik (Arraun elkartetik), eta Kiroldegian bukatuko dute, Hernaniko Kaxkoan eta sagardotegi inguruetan saio ederra eginda.
Autobusak Ibarluzera
Ibarluze poligonoan hasiko da lasterketa. Bertara autobusez joateko, Kiroldegi aurretik aterako dira, 10:10etan eta 10:30etan (dohainik). Kamixetak ere Kiroldegi aurrean banatuko dira, karrera hasi aurretik, 09:00etatik aurrera.
Izen ematea, ostirala bitarte
Oraindik bada izena emateko aukera, interneteko helbidide honetan: www.kirolprobak.com (txip horia 7 euro, txip txuria 10 euro). Egunean bertan ere apuntatu liteke, Kiroldegi aurrean (15 euro).
Sari banaketa eta dutxak
Lasterketa bukatu bezain laster egingo da sari banaketa, Kiroldegi aurrean. Dutxatzeko aukera ere izango da Kiroldegian, dohainik.