Agur sardinari, agur Inauteriei

Kronika - Erredakzioa 2012ko ots. 22a, 01:00

Ez zen jenderik falta atzo Plazan, sardinaren entierroan. Beste urte betez, suaren arrimoan agurtu zituzten hernaniarrek Inauteriak.

Negu bu­kaera gertu da, eta udaberriari ongi-etorria egiteko garaia, Inauteriena. Zomorro edo mozorro-festa egin, eta sutan erre ondoren, uzta hobeak izango zirela uste zen garai batean. Atzo, lutoz jantzitako gizon-emakumeek entierroa egin zioten sardinari, negar batean, eta ondoren su eman zioten, musikak lagunduta. Festa ederra egin ondoren, txar guztiak uxatu dira aurtengoz; datorren urtera arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!