hernanin Inauteriak eta Goizuetan Iñoteak. Gaur festa dezentekoa egingo dute goizuetarrek, eta besteen artean nabarmenduko dena: Zahagi Dantza, 17:00etatik aurrera. Horretarako ordea, mozorroak elkarrekin ibiliko dira goiz osoan zehar, gosaldu, kalejira egin eta bazkaldu. Ondoren bilduko zaie jenderik gehiena, eta Zahagi Dantzak pizten baitu ikusmina herrian eta inguruetan. Erromeria dute iluntze partera, eta afal ostean indarrak hartuta, berriz ere gorputzak dantzatuz bukatuko dute.
Goizuetako Iñoteak
GAUR
09:00 Mozorroen gosaria.
10:00 Mozorroak herriko kaleetan zehar.
14:00 Mozorroen bazkaria.
17:00 Zahagi dantza, Izkiña tabernatik hasita.
19:30 Erromeria TZ taldearekin plazan.
22:00 Mozorroen afaria.
23:30 Erromeria TZ plazan.