sardinari ordu gutxi geratzen zaizkio aurtengoz, gaur erreko baitute, entierroa kaleetan zehar egin ondoren. Gudarien plazatik abiatuko dira, 18:30etan, eta horrekin bukatuko dira Inauteriak, beste urte betez.
Atzo, egun bete-betea izan zen mozorrozale eta festazaleentzat, eta protagonismo berezia izan zuen Axeri Dantzak. Langile ikastolako ikasleek berotu zituzten bizkarrak, 25garren urtez jarraian, eta urteurren borobil horrekin, erreleboa pasa diote Hernani Institutuari, hemendik aurrera hor ikasiko baitute adin horretako gazteek.
Arratsaldean, berriz, Kriskitiña dantza taldearen eskutik izan zen non berotu. Erraldoi eta buruhaundien konpartsa kalejiran ibili zen bazkalondoan, eta ondoren magia emanaldia izan zen gaztetxoenentzat.