Autobusa Madrilera, play offak ikusteko

Kronika - Erredakzioa 2012ko ots. 21a, 01:00

Ohorezko B mailan, Hernanik play offak jokatuko ditu Madrileko Cisnerosen kontra, Ohorezko A mailara igotzeko, eta lehendabiziko partidua Madrilen jokatuko dute, martxoaren 4an (bueltakoa Landaren, martxoaren 18an). Autobusa goizeko 06:00etan abiatuko da Atsegindegitik Madrilera, eta izena emateko aukera dago Hernaniko lau puntutan: Landareko bulegoan, eta Oindi, Ekos eta Zintzarri tabernetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!