Bestalde, paleta goman, finalerdietarako pausua eman dute sei hernaniarrek. Euskal Herriko Irekian, Hernaniko bi bikotek jokatuko dituzte finalerdiak, asteburu honetan irabazi ostean. Lehenengo mailan, Irazustabarrenak eta Arrietak; eta bigarren mailan, Tijorok eta Gutierrezek. Kutxa Sarian, Ugalde hernaniarra finalerdietan da (Andueza nafarrarekin) promesa mailan, eta Arrieta ere bai (Mendizabalekin), elite mailan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!