Ioritz Arrieta hernaniarrak beste sari eder bat lortu zuen asteburuan, Lezamako Torneoan. Sekulako partidua jokatuta, eta Irureta beasaindarra lagun zuela, erraz irabazi zuen hernaniarrak torneo preziatua. Aurrean zituzten Altzelai eta Diaz, eta 22-9 irabazi zieten, Arrietak egindako lanari esker, neurri haundi batean. Sakean zital, eta tantoa bukatzen fin. Bi pareteko gogoangarri batekin bukatu zuen partidua hernaniarrak, eta finaleko jokalari onenaren saria eman zioten antolatzaileek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!