Erabiltzen ez duzun materiala saldu nahi?

Kronika - Erredakzioa 2012ko ots. 21a, 01:00

hainbat gauza izaten dira etxean, egoera onean egon arren, norberak gehiago erabiltzen ez dituenak; hala no­la, liburuak, arropa, jostailu­ak, pitxiak, apaintzeko gauzak, musika... Eta horiek be­rre­rabiltzeko aukera ederra eskaintzen du Udalak, hila­be­teko azken larunbatetan. Izan ere, bigarren eskuko azo­ka antolatu ohi du. La­run­bat honetan ere, izango da azoka, eta bertan postua jarri nahi duenak, bihar eta ostegunean du izena emateko aukera. 

Apuntatzeko, 943 33 70 43 zenbakira deitu behar da edo Udaletxeko 4garren pisura jo. 

Azokan, gehienez, 40 postu jartzeko aukera da­go, eta zerrenda osatzerakoan, lehenetasuna dute Herna­nin erroldatuta daudenek. Azoka, goizeko 10:30etatik 13:30etara izango da, Atsegindegin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!