Beste behin ere, hernaniarrek naturaren aldeko keinua egingo dute asteburuan, Zuhaitz Egunarekin. Heldu eta gazte, denak batera bilduko dira zuhaitzak aldatzeko; kasu honetan, urkiak eta haritzak, Epelerrekako Iturrandietako lurretan.
Bi ibilaldi, leku berdinera
Aurrez, mendi buelta eginda iritsiko dira Iturrandietako herri lurretara, eta
helduek eta gazteek bide bana egingo dute. Helduak bide luzeagoa dute egiteko. Horretarako goizeko 08:00etan abiatuko dira Gudarien plazatik. Gazteak goizeko 09:00etan dute autobusa, Elkano kalean, Biteri ondoan. Horrez gain, Ereñotzutik ere joango da koadrila, beti bezala.
Izenematea, Mendiriz Mendin edo ikastetxeetan
Gaztetxoek apuntatu nahi badute, ikastetxeetan eman behar dute izena; bihar da azken eguna. Helduek berriz, Mendiriz Mendin apuntatu behar dute, ostegun edo ostiralean.