Horbel Tabernak hasieratik aginduta irabazi zuen, 3-1, Euskaldunaren kontra

Kronika - Erredakzioa 2012ko ots. 20a, 01:00

Lesioak hizpide izan baziren ere, Horbel Taberna areto futbol taldea erraz nagusitu zen Andoaingo Euskaldunaren kontra. Hasieratik izan ziren nagusi, eta 1-0 aurreratu ziren. Defentsan ere ondo aritu ziren, eta atsedenaldira, 2-0 irabazten joan ziren. Bigarren zatia antzeko hasi zen, eta 3-0ekoa sartu zuten. Partidua bukatzear zela etorri zen andoaindarren gola, 3-1ekoa. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!