Hernanik uste baino errazago irabazi zion Ordiziako Oteiza taldeari, Kiroldegiko pelotalekuan: 3-0. Kadetetan, Hernaniko bikoteak bikain jokatu zuen, eta 22-8 irabazi zuten. Jubeniletan, Hernaniko bikotea askoz hobea izan zen, eta oso erraz irabazi zuten: 22-8. Azkenik, seniorreko partidua izan zen jaialdiko onena. Azkoitiko bikotea ondo aritu zen, baina ezin izan zuten hernaniarren kontra: 22-15. Garaipenarekin, Hernanik final laurdenetarako pasea lortu zuen. Kanporaketa txapelketako beste talde indartsu baten kontra jokatuk dute, Amezketako Zazpi Iturriren kontra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!