adineko pertsonei zuzenduta, astebeteko jardunaldiak antolatu dituzte Ongintzak eta Goiz Eguzkik, nola kontsumitu erakusteko. Helburua da, adinekoak kontsumorako prestatzea; hau da, ohikoak ez diren dendetan erosten badute, nola erosi behar duten jakitea, zein eskubide dituzten azaltzea, gezurra eta egiaren artean bereizten jakitea...
Alde teorikoa eta praktikoa landuko da
Jardunaldietan, adinekoei informazioa emateaz gain, hori nola erabili erakutsiko zaie. Horregatik, hitzaldi eta tailerrak antolatu dituzte, elkarren artean erlazionatuak.
Aurreneko hitzaldia, bidaiarien eskubideen ingurukoa, gaur izango da, Lidia Barrio abokatuarekin. Eta gai hau, praktikoki, bihar landuko dute, Begoña Olabarrietarekin.
Dendetatik kanpoko salmentei buruz, eta mirari produktuei buruz, asteazkenean hitz egingo du Maddalen Rivasek. Tailerra, ostegunean emango du, Olabarrietak. Hitzaldi eta tailer guztiak Goiz Eguzkin izango dira, 17:00etan.
Azkenik, irteera ostiralean egingo dute, Cristina-Eneara. 10:00etan aterako dira, eta 50 pertsona joan daitezke.