Hernanik lider bukatu du, partidurik galdu gabe

Kronika - Erredakzioa 2012ko ots. 20a, 01:00

Hospitaleten kontra jokatu zuen atzo Hernanik, denboraldiko azkeneko partidua, eta 33-0 irabazi zuen, 5 entsegu eginda; egileak: Gutierrez, Garmendia II, Genua, Peña eta Otaño I. Elkartearen errekorra bete du taldeak, denboraldi honetan jokatutako 14 partiduetatik denak irabazita. Gainera, 13 bonus ere, lortu dituzte. Orain, play offetarako entrenatzen ari da taldea. Cisnerosen kontra jokatuko dute, eta joaneko partidua martxoaren 4an izango da; bueltakoa berriz, 18an. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!