Karrozen desfilea bertan behera geratu zen atzo, euria medio. Ttarlako, Elizatxoko eta Inmakuladako neska-mutilek ez zuten ordea umore ona galdu. Musika jarri, eta Atsegindegin bertan egin zuten desfile txikia. Entsaiatutako guztia erakutsi zieten bertan bildutako herritarrei.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!