Gazteen Axeri Dantzak 25 urte, maskuriak astintzen

Kronika - Erredakzioa 2012ko ots. 20a, 01:00

1987an Jai Batzordeak erabaki zuen Inauterietako festak egun bat luza­tzea, ume eta gaztetxoentzako ekitaldiekin. Hala, egun horretarako proposatu zi­ren buruhaundiak, jolasak... eta  Hernanin hain estimatua den Axeri Dantza. Ikastetxe gu­txi ziren garai hartan jai egiten zutenak, eta Langile ikastolarekin jarri ziren harremanetan; ikasle koskortuenei proposatu zieten sokan aritzea. 25 urte pasa dira ordutik, eta gaurko eguna  berazia izango da bi arra­zoiengatik: batetik, urteurrena delako; eta bestetik, az­ke­neko urtea izango dutelako Lan­gileko ikasleek. Fusioa me­dio, Institutuko ikasleak izango di­ra datozen urteetan, maskuriak astintzeaz arduratuko direnak.
Antolatzaileek eskerrik beroenak eman nahi dizkiete parte hartu duten ehundaka gazte horiei, eta baita taldea osatzen eta trebatzen aritu diren Langileko irakasleei.

Festak, jarraipena
Axeri Dantza goizeko 10:00­etan izango da. Eguneko gainerako ekitaldiak: poni eta ze­zenak Latsunben; tailerrak eta emanaldia Atsegindegin; eta erraldoi eta buruhaundiak.

09:00 Diana
10:00 Axeri Dantza.
11:30 Haurrentzat poniak eta zezenak.
12:00 Haurrentzat tailer afrikarrak Atsegindegin
16:00 Erraldoi eta buruhaundien konpartsa Kriskitiña dantza taldearekin eta dultzaineroekin.
17:00 Haurrentzat emanaldia

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!