Lau hernaniarrek osatutako margo erakusketa, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2012ko ots. 19a, 01:00

Isabel Calo, Mari Paz Uzkiano, Oihana Insausti eta Goretti Izuzkiza hernaniarren margoak otsailaren 29ra arte izango dira ikusgai.

Pasa den asteazkenean ireki zen erakusketa, eta bertan, Lau andre lanean izenburupean bildutako margolanak ikus daitezke. Isabel Calo, Mari Paz Uzkiano, Oihana Insausti eta Goretti Izuzkiza hernaniarren lanak otsailaren 29ra arte izango dira ikusgai, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara Biteri Kultur Etxean. Profesioanalak ez direla azpimarratzen duten arren, urteak dira lau hernaniarrak margotzen hasi zirela, eta erakusketa honetan beren ibilbidean zehar egindako lanak ikus daitezke.

Aniztasuna
Bai gaiaren aldetik eta baita teknikaren aldetik ere, ‘Lau andre lanean’ erakusketan bildutako margoak era askotakoak dira. Gehienak oleoak diren arren, teknika desberdinak erabili dituzte koadroak margotzeko. Oihana Insaustik marrazkiak, pintura akrilikoak, pastela... erabili ditu. Mari Paz Uzkianok hainbat esperimentu egin ditu orbanak erabilita. Isabel Caloren lanak berriz, errealistak dira batez ere, eta Goretti Izuzkizak lan abstraktuak, geometrikoak eta errealistak nahasten ditu

Urtetako lana
Hernaniarrak dira lau artistak, eta urteak daramatzate margo-tzen. Afizionatuak direla diote, ikasleak. Beste toki batzuetan ere aritu dira ikasten, baina Biteri Kultur Etxean, Peio Goello margolariak ematen dituen ikastaroetan elkartu ziren, duela urte batzuk. Hau da eskaintzen duten lehen erakusketa, orain arte ez baitituzte beren lanak erakutsi. Oriango honetan, urte guzti hauetan ikasitako teknikak praktikan jarrita sortutako margolanak erakutsiko dituzte. Erakusketa datorren otsailaren 29ra arte egongo da zabalik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!