Inauterietako egun haundia izango da gaur hernaniar askorentzat. Izan ere, konpartsen irteera izango da, eguerdiko 12:00etatik aurrera eta jendetza bilduko da, urtero bezala. Hiru konpartsek girotuko dituzte herriko kaleak: Ttarla dantza taldeak, Elizatxo ikastolak eta Inmakulada ikastetxeak. Egingo duten ibilbidea, honakoa: Urbieta kalea, Izpizua, Elkano, Plaza, Kardaberaz, Kale Nagusia eta Plaza. Herritarrei konpartsen gune eta tarteak errespetatzea eskatu diete. Konpartsa ekitaldi nagusia izango bada ere, beste hainbat ekintza ere izango dira. Esaterako, haurrentzako emanaldia eskainiko dute Patxin eta Potxinek, arratsaldean.
Zahagi dantza, musika
plazan eta Mozorroen
afaria, Goizuetan
Goizuetan ere inauteriak ospatuko dituzte gaur. Atzo, kaldereroek alaitu zuten herria (bigarren urtea da kaldereroak antolatu dituztela), eta gaur gaztetxoen txanda izango da. Arratsaldean, zahagi dantza egingo dute. Ondoren, Fidel musikariarekin dantzatzeko aukera izango da, besteak beste.
Bihar, Axeri Dantza
Umeei zuzendutako eguna izango da, batez ere, biharkoa. Eta ekintzen artean nabarmentzekoa da Axeri Dantza. Gainera, aurten, 25 urte beteko dira Langile Ikastolako ikasleak lehenengo aldiz atera zirela Axeri Dantzan. Biharkoa 25garren aldia izango da, eta azkena. Fusioa dela eta, hemendik aurrera, Institutuaren izenean aterako baitira.
Hernaniko Inauteriak
Gaur
11:30 Betikoak txarangaren irteera.
12:00 Konpartsen irteera Urbieta kaletik: Ttarla dantza taldea, Elizatxo ikastola eta Inmakulada ikastetxea.
17:00 Haurrentzat
emanaldia: ‘Ohitura onak’ Patxin eta Potxinekin
Atsegindegi plazan.
18:00 Betikoak txarangaren irteera.
19:30 ’Hernani’ Musika Eskolako trikitilari eta
dultzaineroen irteera.
Bihar
09:00 Diana ‘Hernani’
Musika Eskola Publikoko
ikasleekin.
10:00 Axeri Dantza.
11:30 Haurrentzat poniak eta zezen txikiak Latsunbe auzoko kirol pistan.
12:00 Haurrentzat tailer afrikarrak Atsegindegi
plazan.
16:00 Erraldoi eta
buruhaundien konpartsa Kriskitiña dantza taldearekin eta ‘Hernani’ Musika Eskola Publikoko dultzaineroekin.
17:00 Haurrentzat
emanaldia: ‘Berziklapen magia’ Eriz magoarekin
Atsegindegi plazan.
Asteartean
18:30 Sardiñaren
ehorzketa.
Goizuetako Iñoteak
Gaur
17:00 Gaztetxoen zahagi dantza.
19:00 ‘Fidel’ musikaria
plazan.
21:30 Mozorroen afaria.
Bihar
08:00 Mozorroen irteera baserrietara.
12:00 Luntxa plazan eta ondoren konpartsa herrian zehar (gaia: Mexiko).
13:30 Bazkaria herriko elkartean.
14:00-16:30 Tailerrak.
16:30-17:30 Jokuak
plazan.
17:30 Txokolatada.
18:00 Karaokea.
18:30 Mozorroen etorrera herrira, dultzaineroekin.
19:00 ‘Fidel’ musikaria
plazan.
22:00 Mozorroen afaria.
Asteartean
09:00 Mozorroen gosaria.
10:00 Mozorroak herriko kaleetan zehar.
14:00 Mozorroen bazkaria.
17:00 Zahagi dantza, Izkiña tabernatik hasita.
19:30 Erromeria TZ
taldearekin plazan.
22:00 Mozorroen afaria.
23:30 Erromeria TZ plazan.
OTSAILAK 25,
LARUNBATA - Kontuak egiteko eguna
14:00 Mozorroen bazkaria
Ondoren Igandea txaranga herrian zehar.