Arditurrira joatekoak ziren Mendiriz Mendiko kideak gaztetxoekin, otsailean. Hotza eta elurteak medio, irteera atzeratzea erabaki zuten, eta azaldu dutenez, jarri dute fetxa berria: martxoaren 3an joango dira. Egun pasa egingo dute, goizeko 08:30etan aterata, eta irteera gazteei zuzendua badago ere, helduek har dezakete parte. Gazteek 2 euro ordaindu beharko dute parte hartzeko, eta helduek berriz, 5 euro.
Izena emateko eta informazio gehiagorako, bulegotik pasa
Irteeran parte hartu nahi duten gazte zein helduek bi egun lehenagora arte izango dute izena emateko aukera; martxoaren 2ra arte. Horretarako eta informazio gehiagorako, elkartearen bulegotik pasa behar dute (Iturregi plaza) astelehen ostegun edo ostiraletan, arratsaldeko 20:00etatik 21:00etara.