Emakumezkoen ligako taldeak 0-0 berdindu zuen Zubipen, Arizmendiren kontra. Hirugarren mailan, Hernanik 3-1 galdu zuen, Arenasen kontra.
hernaniko bi talde nagusiek ezin izan dute sailkapenean gora egin, asteburu honetan. Atzo jokatu zuten biek, eta Emakumezkoen ligako taldeak berdindu egin zuen; Hirugarren mailako taldeak berriz, galdu.
Igoera faserako lehian, Arizmendi gainditu, eta sailkapenean pasatzeko aukera zuen Hernanik. 0-0 berdindu zuten ordea, eta 3 puntuko aldearekin jarraitzen dute biek. Hernani seigarren da sailkapenean, eta Zumaiakoren kontra jokatuko du, datorren asteburuan.
Hirugarren mailan, garaipenik lortu gabe jarraitzen du Hernanik. Arenas taldearen kontra, 3-1 galdu zuten atzo. Hernanik, kanpoan jokoan zeuden 42 puntuetatik 6 lortu ditu; beraz, helburua da, etxeko partiduak irabaztea. Asteburuan, Vitoria hartuko du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!