Ugalde eta Burugain aurretik, azken tiraldiaren faltan

Kronika - Erredakzioa 2012ko ots. 18a, 01:00

Elur Txoriko bikoteak tiraldi bikaina egin zuen joan den igandean, laugarren postutik aurrenekora pasaz. Bihar bukatuko da txapelketa.

Tiraldi bakarra falta da, Gipuzkoako binakako txapeldunak zeintzuk izango diren erabakitzeko, eta Elur Txori elkarteko Joxe Ugaldek eta Miguel Burugainek txapelak janzteko aukera haundia du­te. Izan ere, Ugalde eta Buru­gain aurreneko postuan dau­de, aurreko igandean, Segu­ran, tiraldi bikaina eginda. Txa­pelketako hirugarren ti­ral­dia izan zen eta laugarren postutik aurrenekora pasa zen Elur Txoriko bikotea. De­nera, 264 brila bota dituzte. M. Arrozpide eta A. Goenaga, berriz, 11garren daude 243 brilarekin; Miner aita-semeak 15garren, 233 brilarekin; eta A. Santos eta N. Osaba 22garren, 200 brilarekin. Bihar izango da txapelketako laugarren eta azken tiraldia, Añorgako bolatokian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!