Hitzaldia, bazkaria, dokumetala, eta kontzertua, Antimilitarista egunean.

Kronika - Erredakzioa 2012ko ots. 18a, 01:00

Bardenas Ya taldeak antolatuta, Antimilitarista Eguna egin zen Hernanin joan den urteko azaroan. Orain, prentsa ohar bat bidali dute Kronikara, Hernaniarren erantzuna bikaina izan zela esanez, eta balorazioa oso positiboa izan dela aitortuz. Egun hartan egindakoa ere, ekarri dute gogora: goizean hitzaldi bat eman zuten Bardenetan dagoen tiro poligono bati buruz, eta galderak egiteko aukera ere izan zen. Elkarrekin bazkaldu ondoren, Donde se cuecen las gerras pelikula ikusi zuten, eta horri buruz eztabaidatu ere, egin zuten. Egunari agur, kontzertuekin esan zieten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!