Martxoaren 17an izango da, goizeko 11:00etan; prezioa, 10 euro.
Beste bost sagardotegitan ere, bada kata gidatua egiteko aukera
sagardoetxeak kata gidatuak antolatu ditu Gipuzkoako sei sagardotegitan, Txotx denboraldiak irauten duen bitartean. Hernanin, Zelaia sagardotegian dago kata egiteko aukera. Martxoaren 17an izango da, goizeko 11:00etan. Dastaketa gidatuak eta pintxoak, 10 euro balio du, pertsonako.
Sagardoetxearen helburua da, sagardotegiak bisitatu eta sagardogilearen eskutik dastaketa gidatu bat egitea .
Izena emateko lau modu daude: Sagardoetxetik pasa, 943 550 575era deitu, info@sagardoetxea.com -era idatzi, edo www.sagardoetxea.com web orrian eman. Bertan daude baita ere, kata gidatuak egin daitezken beste sagardotegiak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!