Bariantean karril mozketak, zutabeak jartzeko

Kronika - Erredakzioa 2012ko ots. 18a, 01:00

Zutabeak Portu parean jarriko dituzte. Mozketak otsailaren 20tik 25era egingo dituzte, gauez, 22:00etatik 06:00etara. Joan-etorriko zirkulazioa arautzeko, semaforo bat jarriko dute.

Urumeako barianteko obrek aurrera jarraitzen dute, eta datorren astean zehar, zutabe berriak jarriko dituzte, Portu pareko tartean. Obra hori medio, karril mozketak izango direla jakinarazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Itxiera otsailaren 20tik 25era egingo dute, hau da, datorren astelehenetik la­runbatera; gaueko 22:00etatik goizeko 06:00etara. Itxita dagoenean ere, Ba­ri­an­tean joan-etorria egi­teko au­kera izango da. Di­pu­tazioak azal­du duenez, zir­kulazioa arau­tzeko sema­foro bat jarriko dute. Horrez gain, lanak behar bezala seinalizatuta egongo direla ere azpimarratu dute, eta gidariak hala nahi izanez gero, bestelako bideren bat hartzeko aukera izango duela. Diputazioak barka­mena eskatu nahi die eragozpenak sortzen dizkien guztiei.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!