Txarangak, mozorro desfilea eta erromeria, gaurkoan

Kronika - Erredakzioa 2012ko ots. 18a, 01:00

Karnabal eguna bihar bada ere, giroa pil pilean dago. Betikoak eta Pasaiako Alkarkide txarangak jarriko dute musika gaurkoan, Gazte Asanbladaren mozorro desfileak, kolorea, eta haurrek ere izango dute zerekin gozatu.

Festarako nahikoa aitza­kia badago gaurkoan ere. Goizean goizeko nagiak ate­ra­tzeko axeri dantza izango da, eta segidan, Betikoak txaranga aterako da. Musika egun osoan izan­go da protagonista, Pasaiako Alkarkide txaranga ere ibili­ko baita kaleetan zehar, eta arratsaldean erromeria izan­go da Plaza Berrin. Gaueko ordu txikietan berriz, Beti­koak txarangak dantzaraziko du berriro jendea. Haur eta gaztetxoek ere izango dute zerekin gozatu. Izan ere, goizean poni eta zezen txikiak izango dira Latsunbe auzoko kirol pistan. Eguerdian, erraldoi eta buru­haundien konpartsa aterako da. Arratsaldean berriz, ‘Dj Thobben eta Lore Power’ ikuskizunaz gozatze­ko auke­ra izango dute, eta segidan, mozorro festa izango da.

Gazte Asanbladarekin, desfilea
Herriko gazteek ere hainbat ekintza antolatu dute gaurko, eta herritar guztiak animatu nahi dituzte parte hartzera. Goizetik ekingo diote trikipoteoari eta karrozen desfileari. Segidan, Tilosetan erakutsiko dituzte mozo­rroak, eta ondoren, Kontra­kantxan bazkalduko dute. Karroza eta mozorro onenen sariak ere banatuko dituzte.

Goizuetan, kaldereroak gaur
Goizuetan, kaldereroak izango dira gaur, jarraian ospatuko dituzten Inauterien iragarle. Iaz antolatu zituzten lehenengo aldiz kaldereroak izandako erantzuna ikusita, berriz antolatu dituzte aurten ere. Goizuetako Inauteriak, Hernanin bezala, asteartera arte luzatuko dira.

18 larunbata
10:00 Axeri dantza.
11:30 Betikoak txaranga.
11:30 Haurrentzat poniak eta zezen txikiak Latsunbe auzoko kirol pistan.
12:00 Alkarkide txarangaren irteera. San Joan Konpartsa.
13:00 Erraldoi eta buruhaundien konpartsa Kriskitiña dan­tza taldearekin.
17:00 Haurrentzat emanaldia: ‘Dj Thobben eta Lore Power’ Atsegindegi plazan.
18:00 Betikoak txarangaren irteera.
18:00 Mozorro festa gaztetxoentzat Atsegindegi plazan.
18:30 Erromeria Alkarkide txarangarekin Plaza Berrin.
00:00 Betikoak txaranga.

Gazte Asanblada
11:30 Trikipoteoa karrozekin Zinkoeneatik aterata. Segidan desfilea Tilosetan.
14;30 Bazkaria Kontrakantxan eta sari banaketa. Ondoren kalejira.

Goizueta
18:00 Kaldererok. Ondoren afaria plazan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!