Hernani faborito gisa estreinatuko da gaur, Berria Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2012ko ots. 17a, 01:00

Azkoitiako Oteiza taldearen kontra jokatuko du gaur final zortzirenetako partidua, gaueko 21:00etan, Kiroldegiko pelotalekuan.

Joan den urteko emaitza onei esker, Hernanik gaur jokatuko du Berria Txapelketako aurreneko partidua. Final zortzirenetan dira, eta Hernanik etxean hartuko du, Azkoitiako Oteiza taldea. Urteko txapelketarik garrantzitsuenetakoa da Berria, eta Pelota Elkartetik herritarrak animatu nahi dituzte gaur, 21:00etan, partidua ikustera.

Hernani faborito, hiru partiduetan
Final laurdenetako pasea lortzeko arazo haundiegirik ez luke izan behar gaur Hernanik, jokatuko diren hiru partiduetan irabazteko faboritoa baita. Kadete mailan, bikote sendoa du aurten Hernanik, Gipuzkoako azpitxapeldunak diren Asier Artega eta Mikel Arangurenek jokatzen baitute. Azkoitiako bikotea, Unanue eta Lasa, ez dira irabazteko errazak, baina hernaniarrak dira faborito. Jubeniletan, Iñigo Urkizu eta Aritz Murgiondok osa­tzen dute Hernaniko bikotea, eta egun, Gipuzkoako onenetakoak dira. Beraz, Alber­di eta Juaristiri irabazteko faborito garbiak dira. Azkenik, seniorretan, bi taldeek dituzte baja garran­tzitsuak. Hernaniko Ojuel, Gorrotxategi eta Arrietak ezingo dute gaurko partidua jokatu; eta ezta ere Azkoi­tiako atzelari onenak, Ipa­rra­girrek. Esnal eta Aiz­pitarte izango dira Hernaniko ordezkariak, eta Andueza eta Zendoia Az­koitiakoak. Hortaz, partidua oso berdindua izatea espero da, nahiz eta bikote hernanirrak irabazteko aukera ge­hiago izan dezakeen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!