Otsailaren aurreneko asteburuan Andoaingo Piano jaialdia izan zen Andoianen, eta bertan izan ziren Hernaniko Musika Eskolako 32 ikasle, 9-16 urte bitartekoak. Bakarka eta bikotearekin jotzeko aukera izan zuten, eta emaitzak, ezin hobeak izan ziren. Hernaniko Musika Eskolako 21 ikaslek urrezko domina lortu zuten, eta 11k zilarrezkoa. Urrezko domina irabazitakoen artean gainera, pianojole hernaniar bat aukeratu zuen epaimahaiak azkeneko abestia jotzeko, Uxue Velis Elgarresta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!