San Joanak iragartzeko kartela zurea izan daiteke

Kronika - Erredakzioa 2012ko ots. 16a, 01:00

Entregatzeko azkeneko eguna martxoaren 28a da eta irabazlearen izena, apirilaren 30a baino lehen jakingo da. Saria: 600 euro.

Modu asko daude San Joan jaiak iragartzeko, eta hori aprobetxatuz, lehiaketa an­tolatu du Udalak beste behin. Helburua da, Her­naniko eta inguruko herrietako artisten lanak jaso, eta kartel egokiena aukeratzea. Sormena librea bada ere, kartelak arau batzuk bete behar ditu, eta horiek ere, zehaztu ditu Udalak. Neurriari dagokionean, 32cmx48cm-koa izan behar da; paperean eta kartoi lumazko euskarrian entregatu behar da. Kolore eta modalitate artistikoei dagokienean, edozein izan daitezke. Horrez gain, lana, formatu digitalean ere aurkeztu behar da. Neurriak aurreko berdinak izan behar dira, 300 ppp-ko erresoluzioa izan be­har dute, eta CMYK for­ma­tuan entregatu behar dira. Kartelak San Joan Jaiak. Hernani 2012 izenburua izan behar du, eta entregatzeko azken eguna martxoaren 28a da. Biterin entregatu behar dira, 18:00etatik 20:00etara, sinadurarik gabe eta kartazal itxian. Egilearen izena, helbidea eta telefonoa jakinaraziz. Irabazlearen izena apirilaren 30a baino lehen jakinarazioko dute, eta saria 600 eurokoa da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!