Euskal Selekzioarekin jokatuko dute Paul Ojuel eta Aitor Gorrotxategik datorren aste osoan. Estatu Batuetako San Frantzisko hirian izango dira partiduak, bi guztira, eta ez dute txapelketa izaera izango; erakustaldia emateko asmoz antolatu dituzte. Euskal Herriko txapelketa irabazi izanagatik jokatuko dute.
Huarte eta Zaramagaren arteko partidua, gaur
Berria Txapelketako partidua jokatuko da gaur Kiroldegian, Huarte eta Zaramagaren artekoa (elurragatik atzeratutakoa); 19:00etan hasiko da. Kanporaketa berdindua izatea espero da, eta ziurrenik, jubeniletako partiduan jakingo da irabazlea.