Hiru urre asteburuan: Lionek, Iruretagoyenak, eta Lopez de Arreguik

Kronika - Erredakzioa 2012ko ots. 15a, 01:00

hiru urre eta hiru brontze lortu dituzte atleta hernaniarrek asteburuan, hortaz, bikaina izan da Hernaniko atletismoarentzat.
Disko jaurtiketa modalitateko txapelketa jokatu zen Eibarren igandean, Gi­puzkoa Mailakoa, eta bertan, Oscar Lion hernaniarrak urrezko domina eskuratu zuen, absolutu mailan.
Asteburu berean, Ma­la­ga­ko Antequera herrian izan zen Mai­tane Irure­ta­goyena, promesa mailako Espainiako txapelketan. 200 metroko proban urrezko domina lortu eta denboraldiko marka egin zuen, 24,64ko denbora eginda. 60 me­troko proban hirugarren geratu zen, 7,74ko denborarekin.
Euskal Herrira itzulita, Euskadiko kadete mailako txapelketa jokatu zen Donostian. Kadete mailan, urrezko domina lortu zuen Ana Lopez de Arreguik luzeera saltoan, eta brontzea 300 metrotan. Carla Kortabitarte hernaniarra ere bertan zen, eta hirugarren geratu zen, luzeera saltoan.

Eider Aldabe txapeldun, seniorretan
Adarraga Memoriala jokatu zen larunbatean Hernanin, eta bertan, Eider Aldabe hernaniarra izan zen azkarrena, senior mai­lan. Beteranoen artean, Idoia Esnaola laugarren geratu zen.

Infantilak, Euskadira
Azkenik, Elgoibarren izango den Euskadiko Kross Txa­pel­ketarako sailkatu ziren Her­naniko mutil infantilak larunbatean, Landaren lortutako emaitzari esker.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!