gidabaimeneko atal teorikoa euskeraz ateratzeko aukera dago Buruntzaldeko herrietako autoeskoletan, eta geroz eta gehiago dira, aukera hori hautatzen dutenak.
Hernaniren kasuan, bikoiztu egin zen 2011n teorikoa euskeraz atera zuten herritarren kopurua; 36 izan ziren. Horien artean, bi teoriko ordaintzeko saria zozketatu zuten otsailaren 2an, Usurbilen, Buruntzaldeko Udalek. Mikel Bergara eta Aitor Ortiz izan ziren Hernaniko sarituak, Otamendi eta Hernani autoeskoletako ikasleak. 400 euroko saria atzo jaso zuten, Udaleko Euskara Teknikariaren eta Zinegotziaren eskutik.
Bergara eta Ortiz gustura ziren sariarekin, eta noski, teorikoa euskeraz ateratzeko aukerarekin. Hizkuntza aukeratzerakoan, euskera hautatzeko zalantzarik ez zutela izan azaldu zuten biek, euskeraz ikastera ohituta baitaude: «guretzat, euskeraz ateratzea errazagoa izan da, hala ikastera ohituta baikaude; eta zozketa bera ere, aliziente bat izan da».