hernani eta Buruntzaldeko gainerako herrietako dendariei zuzenduta, Kalitate Turistikoari buruzko jardunaldia antolatu dute gaur Eusko Jaurlaritzak eta Basquetourrek. Jardunaldiak Praktika onak izena du, eta bi helburu zehatz ditu: dendetara joaten diren bezeroen esperientzia eta asebetetzea haunditzea, eta establezimendu txiki eta ertainen kudeaketa hobetzea.
Basquetourrek bilatzen duena da turismo sektorean dauden denden lehiakortasuna hobetzea, eta diotenez, horretarako ezinbestekoa da halako jardunaldiak antolatzea: «hobetzen laguntzeko tresnak eman behar zaizkie eta helburu turistikoan parte hartzearen garrantzia azaldu behar zaie».
Jardunaldia gaur da, 10:00etan, Lasarteko Villa Mirentxun, Euskotren eta Lanbideren artean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!