Emaitza onak, Zumaian eta Pasaian

Kronika - Erredakzioa 2012ko ots. 15a, 01:00

Hernaniko Arraun Elkarteko batelek bi estropada izan zituzten asteburuan: Zumaian eta Pasaian. Jubenil mailan, seigarren geratu zen Hernaniko batela Zumaian, eta bosgarren Pasaian. Kadetetan, hamaikagarren Zumaian, eta zazpigarren Pasaian. Infantil mailako batela izan zen asteburuko onena, hirugarren geratu baitziren Zumaian, eta bosgarren Pasaian, bietan estropada bikaina eginda. Nesketan, infantil-kadete mailako batela zortzigarren eta zazpigarren geratu zen, hurrenez hurren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!