Bi euroren truke, 1.000 euro hilean irabazteko aukera, AEKko zozketan

Kronika - Erredakzioa 2012ko ots. 15a, 01:00

AEK euskaltegiak zozketa antolatu du hilabete honetan: bi euroko errifak erosita 1.000 euro hilean irabazteko aukera dago. Urte osoko saria izango da, eta erosten den boleto bakoitzak 8 zenbaki izango ditu. Onceren 2012ko otsailaren 29ko zozketan saritutakoarekin bat datorren zenbakia izango da irabazlea. Txartel sarituaren jabeak hilabeteko epea izango du saria jasotzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!