Lokala inauteri giroan apaintzeko deialdia, gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2012ko ots. 15a, 01:00

Inauteriak gainean dira, eta Gazte Txokoko kideak prest egon nahi dute, lokala behar bezala apainduta izateko. Horretarako, deialdia egin diete herriko gazteei gaur eta bihar, Gazte Txokora gerturatu eta apaintzera. Inauterietako egun haundia larunbata izango da bertan, mozorro bazkaria antolatu baitute. Gazte Txokoan bazkaldu eta joko eta dinamika ezberdinak egingo dituzte; eta noski, mozorro lehiaketa ere, antolatu dute. 11 eta 16 urte bitarteko edonork har dezake parte, bertara gerturatuta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!