14 garaipen eta 8 porrot, asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2012ko ots. 14a, 01:00

Asteburu ona izan da pasa dena pelotari hernaniarrentzat, jokatutako 22 partiduetatik 14 irabazi baitituzte. Garaipenik onena Ariane Arrietak lortutakoa izan da, Kutxa Sariko finalerdietarako sailkatu baita. Ojuel eta Gorrotxategirena ere ona izan da, aurrean zuen bikoteak ez baitzuen momentuz, Euskal Ligako partidurik galdu. Azkenik, Cisneros eta Rodriguezek partidurik galdu gabe jarraitzen dute, Udaberri torneoan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!