Jasone Sertutxa txapeldun, jubeniletan

Kronika - Erredakzioa 2012ko ots. 13a, 01:00

Larunbatean, Euskal Herriko Atletismo Txapelketa jokatu zen Donostian, junior eta jubenil mailan, eta Jasone Sertutxa Zelarain hernaniarrak urrezko domina lortu zuen. 200 metro proban izan zen txapelduna, jubenil mailan. 25 segundutan eta 83 zentesimatan bukatu zuen proba.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!