Bakarrik bizi diren adinekoentzat, teleasistentzia zerbitzua

Kronika - Erredakzioa 2012ko ots. 13a, 01:00

Ongintzak eta Ereñotzuko Auzo Udalak bultzada eman nahi diote teleasistentzia zerbitzuari eta orain gutxi, 523 eskutitz bidali dituzte etxeetara, 70 urtetik gora eta bakarrik bizi diren pertsonei zuzenduta. Zerbitzua zer den eta zein onura dituen azaldu dituzte bertan. Adinekoek zerbitzua erabiltzea lortu nahi dute. Teleasistentzia zerbitzua, erabiltzailearen telefonoari konektatzen zaion tresna bat da. Horren bidez, larrialdi egoeran erabiltzailea zuzenean konektatzen da. Bizi kalitatea hobetzeaz gain, autonomia eta lasaitasuna irabazten direla azpimarratu dute. Eskaera egiteko, Ongintzara edo Ereñotzuko Auzo Udalera jo daiteke: 943 55 78 54 eta 943 55 10 00.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!