Makina bat ume geratu ziren atzo Udalean erregistratuta eta txertoa hartuta. Izan ere, Iñude eta Artzaiek ondo bete zituzten beren lanak, garai batean bezala. Iñude eta Artzaien konpartsaren ekitaldi nagusia Gudarien plazan izan zen, baina aurretik, Kaxkoan barrena ibili ziren musikaren erritmora dantzan. Denera, Urumea ikastolako 170 neska-mutilek hartu zuten parte. Iñude eta Artzaiez gain, bertan izan baitziren, piruleteroak, barkileroak, udal ordezkariak, sendagileak, erizainak, umezainak... Eta baita musikari eta danborjoleak ere. Hotza egin arren, jende ugari gerturatu zen ikuskizunaz gozatzera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!