Sorosle eta sorospen ikastaroa, gaur hasiko da

Kronika - Erredakzioa 2012ko ots. 13a, 01:00

Sorosle  eta Lehen Sorospen ikastaroa emango du Gipuz­koa­ko DYAk Hernanin, eta ikas­taroa gaur hasiko da. Ikas­taroa hiru astekoa da, hau da, martxoaren 6an bukatuko da. Astelehenetik ostiralera izango dira saioak, arratsaldeko 19:00e­­tatik 21:00etara, San­dius­­terri kaleko Inmakulada ikastetxean. Ikastaroa irekia da eta edozeinek eman dezake izena. Izena emateko eta informazio gehiagorako: 943 46 46 22. Matrikula: 100 euro.
Ikastaroan irakatsiko da, egunerokotasunean aurkitu daitezkeen arrisku egoerei nola eran­tzun: bihotz eta birika susperketa, zauriak nola sendatu, hausdurak, erredurak... Azal­du dutenez, «ezagupen oso arruntak, baina laguntza haundia eman dezaketenak. Eta oso modu ero­­so eta atseginean erakusten dira, teoria eta praktika landuz».

Sorosle Tituloa eta EHUrako 2 kreditu
Ikastaro amaierako frogak gain­ditzen dituenak, Gipuz­koa­ko DYAk eskaintzen duen Sorosle Tituloa eskuratzeko aukera izango du. Eta horrez gain,  EHUrako 2 kreditu lor­tzeko aukera ere izango du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!