Hernanik Laredoren aurka jokatu zuen larunbatean, liderraren aurka, eta 3-0 galdu zuen. Laredoko neskek partidu bakarra galdu dute oraingoz eta hernaniarrek bazekiten ez zela partidu erraza izango. Etxekoak serio aritu ziren eta hasieratik erakutsi zuten nagusi zirela. Lehenengo jokoa 25-17 irabazi zuten, bigarrena 25-12 eta hirugarrena 25-16. Fermin Almandozen taldea orain, datorren asteko partiduari begira dago, izan ere, goiko postuetan mantentzeko datozen partiduak irabazi beharra dago. Galdakaon jokatuko dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!